txokolarte
  cambio de idioma: Spanish
 
galeria birtuala  
Argazki albuma
Osagarriak
Lehiaketak
Kamixeta berriak Edendan
   > albisteak >

>> Donostiako Deskribajaimako argazkiak igo ditugu.

>> Datorren ekainaren 12an Lezon, Agerian ihardunaldien barruan, Grabatudantza.

>> Apirilak 25ean Donostiako Gipuzkoa plazan, Deskribajaima, Rompeolas jaialdiaren barruan.

>> Deskribajaima, Txokolarte eta Tecnotagen proiektu berria martxan.

>> Horigami.

>> Amarako Ernest Lluch Kultur Zentruan, Patxi Txikiren Aurea erakusketa maiatzak 2 arte.

>> Fismoses. Javier Amigoren erakusketa uztailaren 10etik abuztuaren 10era. Meson de la Vigan. Arnia, Soto de la Marina, Santanderren.

>> Aitor Ruiz de Eguinoren erakusketa Izura - Ostabatko Haize Berri kultur etxean, Nafarroa Behean. Ekainaren 21etik Abuztuaren 24era. 15:00-19:00. Astelehenak itxita.

>> Gure galeriako bi partaidek (Estitxu Losa eta Izaskun Alvarezek) aldizkari bat jarri dute abian: Belcro proiektua ez galdu.

>> Javier Amigok lan berriak estrenatzen ditu gure galerian eta Index aldizkaren lehen aleko portada.

>> Javier Amigo gure kolaboratzailearen erakusketa berria Santanderreko Doble Arte galerian 2008ko apirilaren 4tik maiatzaren 4ra.

>> Otsailaren 27an, 12:00tan, Patxi Txikik bere Etxe Aureoak aurkeztuko ditu Artelekun.

>> Miss Soulek bere flickrren Gasteizen atera zizkigun argazkiak jarri ditu.

>> Freebatasuna.

>> Datorren irailaren 14an, Gasteizko Montehermoso kulturunean Variaciones Cartograficas erakusketaren inaugurazioa. Txokolartek paisaia horizontalak kale ekintzarekin parte hartuko dugu.

>> Martxoaren 23an, 19:30 eta 22:30etan Madrilgo Instituto Europeo di Design-en, Miraflores jauregian (C/ Flor Alta 8, Metro Callao / Santo Domingo / Pza. España), Manual de Instrucciones de Las Más Bellaren aurkezpena.

>> Cinzia Negherbon kazetariak Txokolarteri buruz hitzegiten duen artikulu bat idatzi zuen martxoaren 3ko La Repubblica italiar egunkariko D Donna aldizkarian. Albiste bera HTMLan.

>> Martxoaren 8an, Txokolarte, Lasarteko Brigidatarren plazan egongo da 10:30etatik 13:30etara zolagrafien tailer bat egiten emakume langilearen eguna dela eta.

>> Pasa den irailaren 23an La Noche en Blancorako antolatutako zolagrafia tailerra primeran joan zen Madrilgo Conde Duquen. Uste baino lehenago bukatu behar izan genuen material guztia agortuta. Mila esker guztiei eta bereziki La Mas Bellako Pepe Murciegori.

>> Datorren larunbata, irailak 23, Madrilgo la noche en blanco jaialdian izango gara "zolagrafia" tailer bat ematen.

>> Mari Ishiwata ilusratzaile eta pintore japoniarrarentzako akuaforte serie bat egin du Estibalitz Alvarez txokolarteruak. Hona Mariren webgunean egindako autoerretratuaren parekoa.

>> Irailak 9, Olabeagan kamixeta horizontalak.

>> Txokolarte Gorazden (Bosnia) izan da "oporretan". Esperientzia eta oroitzapen piloakin etorri gara bueltan, ikus argazki albuma. Berriz itzultzeko planak egiten ari gara, pentsa! Kamixeta Horizontalak burutzeko aukera aprobetxatu genuen bertan eta gure edendan salgai dauzkagu. Ez galdu aukera, bakarra da eta.

>> Oporretara joan aurretik etxeko lanak egin ditugu. Chillida Lekun maiatzaren 21ean egindako ekintza eta tailerretako argazkiak ikusgai dituzue. Horretaz gainera ekainaren 24ean Rivasen egindako Grabatudantzako zenbait argazki ikus daitezke flickren.

>> Hurrengo ekainaren 24an, arratsaldeko 7:00etan, Rivas-Vaciamadrideko Kulturaren Festa Kalean izeneko jaialdian izango gara. Beste zenbaitzun artean Ojos de Brujo, Goran Bregovic eta Asian Dub Foundationen programa berean egongo gara Grabatudantza kale ekintzarekin. Hemen deskarga dezakezu programa PDF (2,4Mb) formatuan eta gazteleraz. Madril ingurutan bazabiltz, animatu! Dohan da.

>> Riogui arte grafikotako produktu banatzaileak 30 kilo tinta oparitu dizkigu gure proiektuetarako. Bejondeiela! Zuk ere kamixeta, pintura, paper, sprayak edo beste edozein materialekin lagundu nahi badiguzu, eskuzabalik jasoko dugu zuen "mezenazgoa".

>> Pasa den maiatzak 21 museoen nazioarteko eguna zela eta Chillida Lekun egindako tailerrak eta grabatudantza primeran atera ziren. Eskerrak parte hartu zenuten guztiei. Aurki igoko ditugu argazkiak.

>> Ekainaren 24an Rivas Vaciamadridera goaz Grabatudantzarekin.

>> Datorren maiatzaren 21ean Txillidalekun egongo gara Grabatudantzarekin eta bi tailerrekin, bata Paisaia Horizontalak linoleoarekin eta bestea stencil tailerra.

>> Martxoak 8an egindako Ekitaldi Ibiltariko bideoa eta argazkiak ikusgai jarri ditugu.

>> Datorren hilaren 8an, emakumearen egunean, Ekitaldi Ibiltaria izango da Donostian dauden puntu beltzak salatzeko.

>> Pasa den urtarrilaren 28an Andoaingo Bastero zabaldu genuen erakusketako zenbait argazki dauzkagu. Zure argazkien zai gaude.

>> Urtarrilaren 28an Andoaingo Bastero kultur-guneko erakusketa aretoan Txokolarte Grafika Taldearen atzerabegirako erakusketa.

>> Azaroaren 25ean, 21:00etan Luisillo Zavala eta Estibalitz Alvarezen Rebozao liburuaren aurkezpena Burgoseko Espacio Tangenten.

>> San Telmoko tailerrekin oso gustora geratu gara. Grabatuan sakondu nahi duen edonor kontaktuan jarri daiteke gurekin ea talde bat osatzen dugun klaseak Altzako tailerrean emateko.

>> Donostiako San Telmo museoan emango ditugun hurrengo tailerrak azaroaren 12 eta 13an izango dira. Ibili tentuz, ez da plazarik geratzen ia.

>> Datorren urriaren 23an, Donostiako San Telmo museoan izango gara 8 artista paper gainean erakusketaren barruan grabatuko tailer bat ematen.

>> Uztailak 8 arratsaldeko zortzitan Txokolartek El fin del paisaje ihardunaldiak inauguratu zituen Zamorako Viriato plazan. "Argazki erreportaia" prest dago hemen.

>> Hurrengo ostirala, uztailak 8, arratsaldeko 8tan Zamorako Viriato plazan egongo gara kamixeta horizontalak egiten, Electroinrio jaialdiari paralelo dihoan "El fin del paisaje" proiektu artistikoan.

>> Ondarruko Zapato Azule 2005en egon ginen, aurten ere saritxo bat ekarri genuen.

>> Zamorako Electroinrio jaialdiari paralelo dihoan "El fin del paisaje" proiektu artistikoan parte hartzeko elkarrizketetan gabilza. Dena ondo ateratzen bada dagorren uztailaren 8an han izango gara.

>> Ekainak 24ean Ondarruko Zapato Azulen izango gara kamixetak saltzen. Bezperan, Esti eta Luisilloren "Rebozao" liburuaren aurkezpena Ondarruko Basatin.

>> Ekainak 18, larunbata Azkoitiko Matadeixen, bazkari popularraren ostean "Rebozao" poesia eta grabatu liburuaren aurkezpena.

>> Azkenean jaso ditugu Xixongo stencil tailerreko argazkiak.

>> 2005eko maiatzaren 5ean Esti Alvarez eta Luisillo Zavalaren Rebozao grabatu-poesia liburuaren aurkezpena egin zen Donostiako udal liburutegiko sotoan. A zer arrakasta! hemen argazkiak.

>> Mila esker! "Les Otres" beti bezela primeran pasa dugu Xixonen. Zuen argazkien zai gaude.

>> Maiatzak 5, 19:30etan Donostiako Konsti plazako Udal Liburutegiko sotoan Luisillo Zavala eta Estibalitz Alvarezen "Rebozao" grabatu-poesia liburuaren aurkezpena. Esqalera Poesikaren emanaldia ere izango da.

>> Apirilaren 16ean Xixongo "Les Otres Cares del Planeta" ihardunaldietan egongo gara berriro.

>> Estibalitz Alvarez eta Luisillo Zavalak prestatu duten poesia-grabatu liburuaren prozesuko argazkiak dauzkagu. Aurkezpena aurki izango da. Jakinaren gainean mantenduko zaituztegu.

>> Uztailaren 17ko Grabatudantza arrakastatsua izan zen Donostiako Trinitate plazan. Argazkiak prest dauzkagu, ikusi hemen.

>> Datorren uztailaren 17an Donostiako Trinitate plazan Grabatudantza. Euria egiten badu, Altzako Prontoyian. Irakurri Gara eta Diario Vascon.

>> Ekainaren 26an Euskal Herriko kamiseta onenaren saria jaso genuen Ondarruko Zapato Azulen.

>> Maiatzak 14-15-16, Madrilgo Recoletosen kamixetak eta paisaiak egin genituen, argazkiak prest ditugu.

>> Ekainaren 26an Ondarruko Zapato Azulen izango gara. Ekarri zure kamixeta estanpatzeko.

>> Apirilak 23-24-25 Txokolarte Xixongo "Les Otres Cares del Planeta" jaialdian izan ginen, Ikusi hemen.

>> Maiatzak 14-15-16, Madrilgo Castellana ibilbidean kamixetak eta Paisaia Horizontalak egingo ditugu. Anima zaitez eta azaldu!

>> Apirilak 24-25 Txokolarte Xixonen izango da "Las otras caras del planeta" jaialdian, tailerrak, ekintzak eta erakusketak egiten.

>> And the winner is...


logo promsite