|

Euskal Herria-Bosnia 2006
Txokolarte berriro izan da Balkaneetan. Abuztu honetan txokolartekoak udaoro SOS Balcanesek antolatzen duen autobusean bidaiatu dute, "2006 Gorazdeko Adiskidetasunaren Jaialdian" parte harzeko asmoz.
Guda osteko ondorio eta arazoak ezagutzeaz gain, kontzertuak ikusten disfrutatu dugu, ihauteritako desfileetan parte hartzen, rakia edaten... eta, nola ez, Gorazdeko zubian Kamixeta Horizontalak egiten, non bertako dilatazio juntak eta hiria inguratuta egon zenean frankotiratzaileetatik salbu egoteko eraiki zuten zubi azpiko pasarelaren errematxeak estanpatu genituen.
Festibaleko egunetan, Gorazde bertako, inguruko eta kanpoko jendez beterik dago, eta zubia oso leku zentrikoa da, nahi zuenak bere arropa estanpatzeko aukera izan zuen. Hemen ikusi ditzakezue gureak.
Gainera, denbora gutxian, Xilografiak estanpatzen, kolekzio berezi bat egiteko asmoa dugu Gorazderi buruz.
Beno, azkenean ezin hobeto pasa genuen. Muxu handi bat hemendik Gorazde osoari gu jasotzeagaitik (zanpagailuak ere izan zuen poliziaren "harrera" berezia)... eta eskerrik asko SOS Balkanesi eramateagaitik.
Zivieli (osasuna), eta ea gustokoak dituzuen!!!
Beste album bat ikusi
|