txokolarte
  cambio de idioma: Spanish
 
galeria birtuala  
Argazki albuma
Osagarriak
Lehiaketak
Kamixeta berriak Edendan
   > argazki albuma > les otres cares del planeta 2004 >

  

  

Les Otres Cares Del Planeta

Talde ezberdinen elkarlanetik Les Otres Cares ihardunaldiak antolatzen dira Xixonen. Txokolartekoak hirugarren aldiz gonbidatuak izan gara eta laugarren bat joateko ere prest geundeke, ondo zaintzen gaituzte eta!!

Aldi hontan erakusketak, Kamixeta Horizontalak eta Grabatudantza eraman ditugu aurrera. Erakusketen irudirik ez dago inagurazioak gauez egin zirelako eta 'Les Otres'-eko argazkilaria ondoezik zegoelako (ejem!), badakizu gehiegi jan eta edaten dute, eta gero euskaldunengatik esango dute! Kamixeta horizontalak eta grabatudantza Apirilak 22an, larunbata, arratsaldez egin ziren, biak batera, a ze folloia! Baina laguntza izan genuen eta dena oso ondo atera zen. Aldi hontan Txokolarteko parte izan ziren: Blanca, Jesús, Ainhoa, Andone, Nagore, Maider, Esti, Leire eta Axier. Mila esker denoi!

Ah! eta eskerrak baita ere Carlos eta Falo xixondarrei! 'Les Otres'-eko inor ez dadila ofenditu, baina bi 'artaburu' hauek bereziki mareatzen ditugu eta aipamena merezi zuten.

Beste album bat ikusi

   

logo promsite