|

Zapato Azule
Ondarruko Bolo-bolo aldizkariak Zapato Azule antolatzen du ekaina bukaeraldean.
Beste ekitaldi ugariren artean, Euskal-Herriko Kamiseta Azoka ere antolatzen
dute egun hortan.
Txokolartekoak zanpagailuarekin kamixetak egiteko hartu dugun ohitura hau dela
eta bertara gonbidatu gaituzte gure teknika erakustera, eta bide batez Azokan
parte hartzera. Azokako kamixeta postu guztien artean kamixetarik onena aukeratzen
dute. Eta aurten... tatxaaan!! Txokolartekook irabazi dugu Euskal Herriko Kamisetarik Onenari
saria. Mila esker danoi!
Bere kamixeta gure eskutan jartzen ausartzen zenari Kamixeta Horizontal bat
itzultzen genion. Teknika honi Ondarrun izen berria jarri diote, espezifikoagoa,
orain arte zorugrafia zena zementografia bataiatu digute.
Aldi hontan Esti, Leire, Andrea, Nagore, Julen Txokolarteru Ondarrutarra, Alex
(txofer desertori) eta Axier izan ziren kamixetak egiten eta postua zaintzen.
Ia datorrenean berriro biltzen garen! Beste album bat ikusi
|