|

Txokolartek Tx-Shirt Konpetie antolatu zuen pasa den urtean. Kamixeta
batean estanpatzeko diseinua aurkeztu behar zen. Jende asko aurkeztu
zen eta eskerrak eman behar dizkiegu denei: Eskerrik asko! Sariaren
irabazlea berriz bat bakarrik izan daiteke eta bere izena Asier
Fernandez da, Donostiakoa, El Chef diseinuarekin. Zorionak!
Irabazlea suertatu den diseinuarekin 100 kamixeta editatuko dira,
guztiak autoreak sinatu eta zenbatuak. Diseinatzailea 100eko
edizio horretatik 10 alekin geratuko da.
Paperean ere 10 estampazio egingo dira (hauek ere zenbatu eta
sinatuak joango direlarik) dokumentazio gisa, horietako bi
diseinatzailearentzako izango dira.
Selekzionatuak izan diren 2. eta 3. diseinuen egileei, Artifizero
eta Minervari, kamiseta bana emango zaie opari.
Diseinu
irabazlearen kamixeta bat erosi nahi dut.
Bidalitako diseinuen galeria
ikusi nahi dut.
|