txokolarte
  cambio de idioma: Spanish
 
galeria birtuala  
Argazki albuma
Osagarriak
Lehiaketak
Kamixeta berriak Edendan
   > proiektuak > deskribajaima >


Tecnotag eta Txokolartek aurkezten dute:

DESKRIBAJAIMA - ABJETIBAZIO HABIA

TXOKOLARTE bueltan dator TEKNOTAK-ekin batera, jaima batean gauzatuko den ekintza bat aurkeztera. Jaimaren paretetan makina bat adjetibo irakurri ahal izango dira, zenbait hizkuntzatan.

DESKRIBAJAIMA izeneko proposamenean ikus-entzunezkoen zenbait emanaldi pantailatuko dira. Ikus-entzunezkoak osatzen dituzten irudiak 2009ko urrian, ANTIFARITI09, mendebaldeko Saharan eginiko ihardunaldietan grabatu ziren.

Hala, hilaren 25ean aurrekaririk ez duen OLATU TALKA kultur jaialdira bertaratzeko gonbita luzatu nahi diogu parte hartu nahi duen orori. Jaialdia Donostiako Udalaren ekimenez jaio da, eta hilaren 23, 24 eta 25ean gauzatuko da. Hori dela eta, hiria kultur ekimenez beteko da egun horietan, izan ere, dozenaka kultur ekintza antolatu dira herritarren parte-hartze aktiboa bultzatu nahian, tartean DESKRIBAJAIMA.

Jaimaren barruan, eta aurkeztuko ditugun paisaia ezberdinak ikusi eta gero, proposatzen ditugun adjetibo zerrendetatik, bat aukeratuko dute parte hartzaileek. Asmoa deskribapen bat sortzea da, Mendebaldeko Sahararen errealitatea, apur bat ahaztuta dugun errealitate hori abiapuntutzat hartuta.

Herritarren inplikazioa lortzea da gure asmoa, begirada paisaiaren harresira zuzenduz, gure ustez gezurrezkoa den ortzemuga. Herritarren parte-hartzea kalean egindako ekintza artistikoekin bateratu nahi dugu, deskribapenaren bidez, paisaia jakin batekiko konpromisoa bultzatuz.

Aipagarria da, adjetibatzeko tresna bat diseinatu dugula, proiektuari teknologia berriak txertatzea ahalbidetu diguna. Tresna horren bidez, erabili nahi ditugun hitzak aukeratu ahal izango ditugu. Jaimaren kanpoaldean arbelak egongo dira, eta parte hartzaileek irudiek eurengan sortutako sentipenak idazteko aukera izango dute horietan. Interaktiboa den ekintza horrek Saharako herriak bizi duen egoera lazgarrira hurbiltzeko aukera emango digu.

Ekimen horren bidez, ekintzaren osagarri poetikoa azpimarratzeaz gain, gogoeta egin nahi dugu mundura gerturatzeko, eta, hizkuntzatik abiatuta, errealitatea eraikitzeko dugun moduaz. Halaber, grafia, soinu eta irudi ezberdinekin jolas egin nahi dugu kultur ezberdintasuna errespetatuko duen mundua eta denon eskura dagoen kultura aldarrikatuz. Gurea, disidentzia, erresistentzia eta jakintza bultzatu asmoz sortutako joku semantikoa da.



logo promsite