|
Grabatudantza grabatu eta dantzaren oinarrizko osagaiekin
jolasten duen disziplinarteko proiektua da.
Grabatuan oinarriztuz –presioa eginez trokel baten aztarna jasotzeko
nahiaz– eta dantzaren –mugimendu eta espresiozko adierazpen
artistikoa– konbianazioaz Grabatudantzaren ideia nagusia lortzen
dugu.
Grabatudantzak arlo baten iragankortasuna eta bestearen egonkortasun
nahia uztartzen ditu. Horretarako bi arloak (lenguaiak) espazio/denborazko
bidegurutze berean batuko ditu, ondoren une horien lekuko bilakatzeko.
Bi arte, printzipioz elkarren artean arrotz eta ezberdin, lotzeko gune
sinbolikoa den aztarnak, ematen digu zeregin berezi horretarako aukera.
Tintatze eta estanpatzea dantzari gehituz, dantzariak egiten duen aztarna
eta grabatzaileak jasotzen duena, bi lenguaien baturaz lorturiko aztarna
hori eta bere ikerketak, hurrengo saiakera eta planteamenduetarako nahiko
aitzakia ematen digu.
Aztarnak jorratu gabeko ideia lantzeko bide ematen digu:
– Soinaren luzapena den aztarnak gorputzezko grabatuaren ikuspegia
zabaltzen digu, non grabatuaren funtsa egilearekin nahasten den.
– Bere jatorri edo trokelera igortzen gaitu eta gorputzak ala gogoak
zehaztu/mugatu/forma ematen ote dion zalantza sortzen du.
Paisaia Horizontalak aurrekari
gisara izanik, grabatu tailerra kalera ateratzen dugun beste proposamen
bat da Grabatudantza, ikuslearekin berriro elkartzea erraztuz.
|
|
Dantzari ezberdinez sortu eta antzezturiko sekuentzia koreografikoz osaturiko
ibilbide/dantzak errenkadatan estanpatzean datza. Era hontan tailerra
ekintza bat suertatuko den eskenatokia bihurtuko da, anitz oso bat estanpatuko
den espazioan.
Ez-ohizko grafika proiektua da, tailer bateko eguneroko metodologia (entintatze
eta estanpatzea) espazio publikora eramaten bait du, anitza kontzeptua
mogimenduen sekuentzia bakoitzaren errepikapen zehatzaren bidez mantenduz.
"Berritasuna" dantzariaren gorputza entintatzean datza. Tinta
eman, dantza egin eta funkyaren, klasikoaren 1/30a lortzen dugu. Berriro
tinta eman, sekuentzia bera dantza egin eta 2/30a eta horrela zehazturiko
anitza osatu arte eta dantza atala bukatu arte, hizkuntza bakoitzaren
30/30a lortu arte.
"Apartekoa" lengoaia ezberdinak, espazio berean martxan ikustea,
ritmo berdinarekin, aurreruntz guztiak batera, anitza osatuz eta estampatuz.
Sormenaren ohizko prozesu eta koreografia zehatz baten aurrean egoteaz
gain, bere intimotasunera, prozesu horrek grabatuaren kontzeptuekin batzera
jotzen dugu. Agerian geratzen da gainera halako ikuskizuna emateko gai
den zirrara estetikoa, ikuslego aditu zein orokorrarentzat. Emaitza gisara,
galkorra den zerbait estanpaturik daukaten eta antzezleku errenkarak izan
diren paper mordo bat geratuko da.
Ekintza garatzen zihoan einean aldatuz zihoan antzezleku baten aztarnak
dira, non antzezpen ezberdinen uztartzea ikusten dugun, lenguaia ezberdinak
(grafikoa, musikala, gorputzarena) espazio/denbora gune/une berean baturik.
|
|
 |