|
Kamixeta Horizontalak Paisaia Horizontalak proiektuaren hurrengo urratsa dira, eboluzio logikoa. Teknika berdina da, kasu hontan lurraren irudia jasotzen duen euskarria aldatzen da soilik, haseran emaitza estampak ziren, orain berriz zerbait eramangarriagoa, jazteko zerbait: kamixetak.
Funtsean teknikak hontan datza: lurra offset tintekin entintatu, gainean lurraren erliebearen irudia jasoko duen euskarria jarri (lehen papera, orain kamixetak), gomaespumarekin babestu eta zanpagailu batekin presioa egin. Emaitza: Kamixeta Horizontalak.
Altzako auzoan Txokolarte talderako egindako kamixeta horizontalez gain, beste hauetan ere egin ditugu:
• Xixongo Parchís plazan "Les Otres Cares del Planeta VI" ihardunaldiak.
• Madrilgo Recoletosen "+ Arte" arte topaketak.
• Ondarruko Kantxoipin "Zapato Azule" egunean.
• Zamorako "El fin del paisaje".
• Andoaingo Basteron.
• Hernaniko Chillida Lekun jendeak berak landutako linoleo gainean.
• Bosniako Gorazden.
Gainera Ondarruko Zapato Azuleko VII Euskal Herriko Kamixeta Azokan, Euskal Herriko Kamixetarik Onenari saria jaso genuen 2004.ean.
Eta non eros dezakezun Kamixeta Horizontal esklusibo bat? Ba, Txokolarteko webeko edendan, Kamixeta bakoitza bakarra da, antzekorik izan dezake, baina berdin-berdinik ez. Erosi bat eta asko ligatu!
|