| MARRAZKIAK MARGOTU
Nork ez ditu ezagutzen 'Marrazkiak margotu' liburuxkak?
Ideia horretatik abiauta, Txokolarte grafika tailerrak, jolas ezagun
horren abitartez, gragikagintzaren munduan sartzea proposatzen du. Konnotazio
ludikoz betetako haur jolas hori erabiliz zokomiran ibili nahi dute aura
artistikoaren eta seriazioaren arteko mugetan, eta horrek "gune mugatuen"
barruko espreimentaziorako sarrera gisa balioko du.
Berrogeita zortzi artista ditu lagun Txokolartek proposamen honetan,
aera guztietako irudiak jartzen dituztela, ohiturazko liburuxken formatuari
jarraituta. Hainbat ikuspuntu, ikuskera eta adierazpide, ikusleari aukera
sorta handiagoa eskaintzen diotenak, esperientzia aberastuz. Bisitariak
joko taula berean jarriko du zalantzan (edo ez) egten duena eta proposamena
bera.
Txokolartek, grafika tailerra denez, teknika grafiko ezberdinak erabiliz
eraman nahi du aurrera proposamen hau: litografia, serigrafia, grabatu
kalkografikoa, linolioa, offseta eta inprimatze digitala, bai erakuseketetarako
bai Marrazkiak Margotu katalogoa/liburuxka argitaratzeko, honi bere izaera
artistikoa kendu gabe.
Artistei eskatu zaie irudi mota jakin bat har dezaten adierazpidetzat,
'marrazkiak margotu' motako ohiko irudien antzera: marra hutsez egindako
marrazkiak, zuriune handiak dauzkatenak, margotuak izan daitezen. Txokolarteren
asmoa da irudi horrek bitartekari lana egin dezan arterako helezintasun
kontzeptuaren eta artean parte hartzearen tartean.
Aurkeztutako irudi bakoitzetik 20 aleko tirada bana egin da egile bakoitzak
aukeratu duen teknika grafikoan. Tirada horiek oso-osorik egongo dira
'Marrazkiak Margotu' berezi hau osatzen duten sei erakusketetan, eta erakusketa
bakoitzak astebete iraungo du. Zortzi artista ezberdin. Zortzi irudi,
areto bakoitza inguratzen, ikuslearen partaidetzaren zai proposamenak
azken zentzua har dezan.
Jokoan bertan sartu aurretik, ikusleari eskatzen zaio ausnar egin dezan
grafikagintzaz, partaidetzaz eta artearen mugez. Arrte lana manipulatzeko
dauden aukeratan, erakusketaren esannahian eta grafikagintzan sakontzeko,
edukiak eman nahi zaizkio horrela erakusketari.
|