BUKATZEKO
Marrazkiak Margotu, sortu zenetik eta Euskal Herriko sei leku ezberdinetan
martxan jarri bitartean, aurrez uste baina gehiago hazi zaigu. Proiektu
guztien antzera, martxan jarriz eta egunerokotasunaz aberasteaz gain,
jende askoren pasaleku eta topaleku bilakatu da. Batetik bere irudiekin
espazio hau sortzen lagundu digutenak eta bestetik antolaketa eta muntaian
parte hartu dutenak. Margoak eskuetan harturik Marrazkiak Margotu honi
azken itsura eman diotenak ahaztu gabe noski.
Urtebetean zehar ehundaka kontaktu egin, jende asko ezagutu, gutunak,
mailak, faxak bidali, erakuslekuak mugatu, artistekin kontaktuan jarri,
irudiak jaso, estampatu, grabatu, pantallak isolatu, garbitu, programa
pedagogikoak prestatu, montatu, desmontatu, zamalanak egin eta barre asko
egin dugu. Izan ere horrenbeste mogimendu artean barre asko egin bait
dugu.
Azken emaitza hor dago, jakinmina duen edozeineinek ikusteko aukera
izan dezan. Guretzako, izan duen emaitza artistikoaz gain, lanean segi
eta proposamen berriak bilatzera bultzatu gaituen esperientzia izan da.
|
|
|