|

Txokolarte, gure proiektuekin grafika artistikoaren mundu beti ere ezezagunagoa
ezagutzera emateko nahiarekin elkarturiko gazte batzuek osatzen dugu.
Bide batez grafikaren arloko mugak eta posibilitateak jorratu nahi ditugu.
Nahi hontatik Paisaia Horizontalak ekintzaren ideia sortzen da.
Paisaia
Horizontalak ekintza edozein udal edo auzoko plaza eta kaleetan
zehar proposaturiko ibilbide bat estanpatzean datza. Lurra
trokel bezela erabiliz eta materiale ezberdinek ( harri, rejilla,
estolderiako tapa eta zementuek) dituzten testurak aprobetxatuaz
grabatu bat sortzeko beharrezkoa den prozesu osoa garatzen
dugu. Konposaketaren aukeraketatik hasi, trokelaren prestaketa
eta entintatzea, eta azkenik paper gainean estanpatuz. Ekintza
honetarako torkuloa tailerrean utzi eta zanpagailu batengatik
aldatzen dugu, zeinak lurraren aztarna kalitate onez jasotzeko
nahiko indar egiten duen. Formatu haundiko grabatuak egiteaz
gain ikusleak prozesua argitasun osoz bereizteko aukera ematen
du.
Alde
tekniko eta artistikoez gain, ekintza honekin zenbait alditan
izaera jostakor eta partehartzailea bultzatu nahi izan dugu.
Tailerra kalera daramagu alde batetik kulturune bizi bezela
aldarrikatzeko eta bestetik iksaleek sormen prozesuko partaide
bihurtzeko, ez ikusle soila. Horretarako ikusleak beraiek
aukeratu edo landuriko kartoi edo beste objetuak entintatzera
gonbidatzen ditugu, ondoren aukeraturiko lurzatiarekin batera
estanpatu ahal izateko.
|