txokolarte
  cambio de idioma: Spanish
 
galeria birtuala  
Argazki albuma
Osagarriak
Lehiaketak
Kamixeta berriak Edendan
   > proiektuak > paisaia horizontalak > aurkezpena



















Txokolarte, gure proiektuekin grafika artistikoaren mundu beti ere ezezagunagoa ezagutzera emateko nahiarekin elkarturiko gazte batzuek osatzen dugu. Bide batez grafikaren arloko mugak eta posibilitateak jorratu nahi ditugu. Nahi hontatik Paisaia Horizontalak ekintzaren ideia sortzen da.

Paisaia Horizontalak ekintza edozein udal edo auzoko plaza eta kaleetan zehar proposaturiko ibilbide bat estanpatzean datza. Lurra trokel bezela erabiliz eta materiale ezberdinek ( harri, rejilla, estolderiako tapa eta zementuek) dituzten testurak aprobetxatuaz grabatu bat sortzeko beharrezkoa den prozesu osoa garatzen dugu. Konposaketaren aukeraketatik hasi, trokelaren prestaketa eta entintatzea, eta azkenik paper gainean estanpatuz. Ekintza honetarako torkuloa tailerrean utzi eta zanpagailu batengatik aldatzen dugu, zeinak lurraren aztarna kalitate onez jasotzeko nahiko indar egiten duen. Formatu haundiko grabatuak egiteaz gain ikusleak prozesua argitasun osoz bereizteko aukera ematen du.

Alde tekniko eta artistikoez gain, ekintza honekin zenbait alditan izaera jostakor eta partehartzailea bultzatu nahi izan dugu. Tailerra kalera daramagu alde batetik kulturune bizi bezela aldarrikatzeko eta bestetik iksaleek sormen prozesuko partaide bihurtzeko, ez ikusle soila. Horretarako ikusleak beraiek aukeratu edo landuriko kartoi edo beste objetuak entintatzera gonbidatzen ditugu, ondoren aukeraturiko lurzatiarekin batera estanpatu ahal izateko.


logo promsite